Egun, euskal herritar okupatu gehienak (%61,6) zerbitzuetan ari dira lanean / 2005-06-15
Zerbitzuen sektorea da egun euskal herritar gehien enplegatzen dituen sektorea, 2001eko datuen arabera. Bost euskal langiletatik hiru (%61,6) ari dira zerbitzuetan. Portzentaje hori, handia izan arren, Europako Batasuneko batez bestekorik txikienetakoa da. Beste 2 herrialdek soilik dute Euskal Herriak baino batez besteko txikiagoa: Greziak (%60,5) eta Portugalek (%52,6).
Lapurdin, lau okupatutatik hiru baino gehiago (%76,7) zerbitzuetan ari dira; Zuberoan, erdiak baino gutxiago (%48,9)...>>>
Industria euskal ekonomian funtsezko sektorea da oraindik ere, okupatuen %35,4rekin, birmoldaketa industrialaren ondoren pisua galdu duen arren / 2005-06-08
2001eko datuen arabera, Euskal Herriko okupatuen %35,4 ari dira industrian lanean, Europako Batasuneko batez bestekorik handiena. Industria, beraz, oraindik ere funtsezko sektorea da euskal ekonomian, nahiz eta birmoldaketa industrialaren ondoren pisua galdu duen.
Industriak jende gehien Gipuzkoan (%39,8) eta Araban (%39,0) enplegatzen du, eta gutxien, berriz, Lapurdin (%20,9)...>>>
Euskal Herrian, okupatuen %3,0 baino ez ditu enplegatzen nekazaritzak: 36.322 lagun, 2001eko datuen arabera / 2005-06-01
Euskal Herrian, 2001eko datuen arabera, okupatuen %3,0 baino ez dira ari nekazaritzan lanean, Europako Batasuneko batez bestekorik txikienetakoa. Beste 5 herrialdek soilik dute Euskal Herriak baino batez besteko txikiagoa: Suediak (2,9), Alemaniak (2,6), Luxenburgok (2,2), Belgikak (1,9) eta Erresuma Batuak (1,5).
Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira Euskal Herriko herrialde ‘nekazarienak’. Nekazaritzak pisu gutxien, berriz, Bizkaian du (okupatuen %1,7 besterik ez)... >>>
Euskal Herrian, bost biztanle okupatutatik hiru zerbitzuetan ari da / 2005-05-26
Euskal Herrian, 2001eko datuen arabera, hirugarren sektorean ari da lanean jende gehien (zerbitzuetan); gutxien, berriz, lehen sektorean (nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan...). Bigarren sektorea (industria eta eraikuntza) indarra galtzen ari da, baina oraindik ere garrantzitsua da... >>>
|
Lan merkatua
Industria eta eraikuntza
Demografia
Laborantza
|